Skip to main content

DBHko ikasleak EUSLE programaren partaide

Programaren xede nagusia euskararen erabilera bultzatzea da, elkarrizketetan euskarari eutsiz. Ikasle EUSLE ekimenak gure ikasgeletan euskara erabileran dauden erreferenteak agerian jarri nahi ditu, indartu eta ahaldundu, besteek ere rol bera joka dezaten. Ikasleen %70ak baiezkoa ematea ezinbestekoa zen proiektuan murgiltzeko. Kopuru hori gainditu da eta azaroaren 8an hasi eta ostegunero galdetegi bat pasako zaie ea jarraitu nahi duten ala ez. Eskerrak eman Galtzaundiko Felixi bera izan baita dinamizatzailea. 

 

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .