Skip to main content

Gau Beltza ospatu genuen igandean

Geureak diren baina azken urteetan galdutzat eman ditugun ohiturak berreskuratzeko asmoz, Anoetako Iratxulo euskara taldeak Gau Beltza antolatu du herriko hainbat eragilerekin batera. Igandean, urriaren 31ean, arratsaldeko 19:00ak aldera Iturtxulo plazatik abiatu zen Beldurren ibilbidea herriko kaleetan barrena. Ibilbidean zehar Loatzo musika eskolako ikasleak euren instrumentuak astintzen aritu ziren, elkarri sustoak emanez... Horrez gain, DBHko ikasleek danborrak jo zituzten eta antortxak eraman zituzten erabat ilunduta zeuden kaleak zertxobait argitzeko. Ibilbidea herriko plazan amaitu zen eta elizako zimitorioan Ikastolako gurasoek erretako gaztainak jan zituzten Xanduli, manduli, kikirriki.... eman gaztainak guri!!! ohikatu zutenek. Bakoitzak bere beldurrak paper batean idatzi eta sutan erretzeko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek.

Eskerrik asko Gau Beltzan parte hartu zenuten guztioi eta hurrengo urtera arte!

Ospakizuneko bideoa ikusteko egin klik irudiaren gainean:

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .