Skip to main content

Gau Beltza ate joka dugu

GAU BELTZAren ospakizunaren bueltan Ikastolan hainbat ekimen landu dira Gure den ohitura zaharra berreskuratzeko asmoz aritu gara:

  • HHn lanketa xumea egin da. Kalabazak margotu egin dira, beldurraren gain hitz egin, marrrazkiak eta beldurrak lotu, ...
  • LHn kalabaza purea eta bizkotxo errezetak, beldurra adierazten dituzten karetak eta apaingarriak, mamu-txotxongiloak sortu, beldurraren dinamikak eta abestiak landu,...
  • DBHn Euskal Kulturako ikasleek gaia landu eta aurkezpenak egin dituzte etapa osoan. Horrez gain, beldurrezko labur-metrajea ikusi eta beldurrari buruzko lanketa egin dute.

Lerro hauen bitartez esan denok gonbidatuta zaudetela igandean, 19:30ean Anoetako Plazan izango den gaztaina jatera. Badakizue, denok gaztainak eskatzeko garaian erabili behar duzuela: “Xanduli, manduli, kikirriki, eman gaztainak guri!!”

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .