Skip to main content

Errigora kanpainari babesa emateko aukera dugu

Urriaren 23an hasi zen eta azaroaren 11ra arte luzatuko da “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpainaren 2021eko edizioa. Urtero bezala, data hauen artean Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahal izango dira. Aurtengo kanpainan 3 saski izango dira aukeran: beltza, berdea (ekologikoa) eta zuria.

Saski hauek erostean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzu. Izan ere, saskiek dakartzaten produktuez gozatzeaz gain  bertako ekoizpenari bultzada emango diozu, eta bestetik, saski bakoitzaren balioaren %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango diozu. 

Kanpainaren eta saski bakoitzaren inguruko informazio zehatzagoa ondorengo estekan aurkituko duzue.

Eskaerak egiteko bi bide aukeran:

- Eskaera on-line egitea, esteka honi jarraituz  https://www.errigora.eus/ . Eskaera egiterakoan, Anoetako Herri Ikastola aukeratu ezazu banaketa-gune gisa.

- Eskaera Ikastolaren bitartez egitea. Horretarako, bete ezazu ondorengo galdetegia . Epea azaroaren 11n amaituko da.

Animatu eta bultza diezaiogun euskarari!!!

Elkarlana

Azken ikasturtean zehar, Eskola Kirolaren inguruan hainbat zalantza eta eztabaida sortu dira, eta horrek aukera eman digu orain arteko eredua aztertu eta etorkizunera begirako erronkak identifikatzeko.

Bizikidetza
LH eta DBHko ikasle eta irakasleek, ikasturteari gogotsu heltzeko, denen arteko harremanak sendotzeko dinamikak eta irteerak burutu ditugu
Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.