Skip to main content

Euskara ikastaroak Ikastolako profesionalentzat

Aste honetan eta hainbat saioetan zehar, Ikastolako profesional hainbatek aukera izango dugu gure euskara maila  hobetzeko. Egungo arauak errebisatzea eta eguneratzea izango da gure helburua. Euskara izanik gure komunikaziorako eta lanerako ezinbesteko tresna, bertako irakasle eta langileok ahalik eta zuzenen aritzea da nahi duguna, gure ikasleentzako eredu egokiak izan gaitezen. Irakasleok oraingo honetan ikasle bihurtuta.

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez