Skip to main content

Anoeta, Herri hezitzaile izateko lehenengo urratsak

Herri hezitzaileen sarea da helburu bezala hainbat hezkuntza ez formalaren entitateek oraingo honetan abian jarri dutena. Jadanik, badira hainbat herri saretuta eta helburua da beste batzuk horra gehitzea. Anoeta, esate baterako urratsak ematen hasita dago hurrengo urteetan bertan egoteko. Kontestu honen barruan, Ikastolatik bi ordezkarik parte hartu zuten Nerabeek noiz eta nola hartzen dute parte jardunaldietan. Aurreko larunbatean izan zen.

OINHERRIk zazpi kontzeptutan oinarritzen du  aisia-eredua. Zazpi eremu horiek elkarrekin ezkontzen, garatzen eta aberasten dira, eta, proposamen koherente eta oso bat egin ahal izateko, zazpiek halabeharrez elkarrekin joan behar dute. Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea; eurek eraikitako aisia hezitzailea eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta ingurumen kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.

Gehiago irakurtzeko hemen klikatu

 

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez