Skip to main content

Komunikazio Ez Bortitzaren lehenengo saioa

Ikasturte batzuk badira gurekin ari dela Nerea Mendizabal aditua. DBHko irakasleekin ikasturte honetan ere tokia izango du nerabe eta profesionalen arteko kalitatezko harremanak. Gure ikasleekin ditugun horietan ikuspuntu transformatzaile batetik egiteak onurak besterik ez dituela ekartzen argi dugu. Lehenengo saio honetan enpatiak izan du toki nabarmena eta ikasleen ikuspuntuak ulertzen saiatu ginen irakasleok. Ea denongandik, irakasle eta ikasleengandik alegia,  pertsonek dugun onena ateratzerik badugun! Ez da makala dugun erronka!

 

 

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez