Skip to main content

2021-2022 Eskola Kirolaren aukera

Aste honetan bertan Ikastolako Kirol Eskola eta Kirol Eskaintzarako deialdia zabaldu zaie familiei. Lehengoa, LH3tik LH6 bitarteko ikasleentzat eta bigarrena, DBHkoentzat. Ikastolako ikasleek taldean kirola egitea eta baita, aukera izanez gero, hain ezagunak ez diren modalitateetan ere lehenengo urratsak ematea (surf, ping-pong, xake, hipika, ...) dugu helburu. Animatu eta izena eman!!! Epea urriaren 3an bukatuko da.

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez