Skip to main content

Ohiko ibilaldi neurtuari tokia egin genion

Ikastolaren Festa bigarren urtez segidan ezin izan dugu ospatu pandemia egoera dela eta. Hala ere, Ikastolako kirol batzordeak begi onez ikusi zuen aurreko igandean Ibilaldi Neurtua antolatzea. Bi ibilbide izan ziren, bata motza eta bestea luzeagoa. Ikasle eta beren gurasoek aukera polita izan zuen Ikastolaren inguruko parajetan txango lasaia egiteko. Parte hartzea ia-ia hogeita hamar taldeetakoa izan zen eta egoera ikusita pozik egotekoa da. Eskerrak eman bertan izan ziren guraso eta ikaslei eta nola ez, antolatzen aritutako guztioi.

Argazkiak ikusteko hemen klikatu

Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez
Euskara
Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.