Skip to main content

DBHn ikasturte amaierako irteerak egin dituzte

Aurten covid19ak eraginda ezin izan ditugu bi egunetako irteerak gauzatu. Hori dela eta, ikasturtea agurtzeko eta gelakideen arteko harremanak sendotzeko bestelako irteerak egin dituzte, mailaka. DBH1ekoak Arantzan izan dira eta herria bisitatu ondoren, mendi buelta bat emanez zuhaitz parkean ibili dira; DBH2koak Igantziko Irri Sarri Landera joan dira eta bertan via ferrata, zubi tibetarra eta tirolinak probatu dituzte. DBH3koak Donostiako Kontxa eta Ondarretako hondartzetan izan dira piraguan ibiltzen. Azkenik, DBH4koek bi irteera egin dituzte: bata Debara piraguan eta paint ball-ean ibiltzera eta bestea Elizondora abentura parkean ibiltzera.

Irteera guztietan gela bakoitzeko burbuilak mantendu dituzte eta giro ederrean ibili dira guztiak.

Irteeretako argaziak ikusteko, sartu hemen.

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez