Skip to main content

DBH4ko ikasle eta familiei merezitako agurra eskaini genien

DBH4ko ikaslei eta bere familiei ere bai, ekimen goxoaren bitartez aurreko igandean agurtu egin genituen. Ibilbide luzea eman eta gero Ikastolan, bestelako jauzia emateko garaia ailegatu zaiela  jakitun, omenaldia prestatu genien. Zuzendariaren agurrak, zume negartiaren landaketak, irakasleek dantzatutako aurreskuak, guraso, irakasle eta ikasleen elkarri emandako  erregaluak, ... osatu zuten ekimena. Gurean emandako ibilbidearen azkeneko oroitzapena nahi izan genuen denon artean aurrera eraman eta uste dugu  lortu genuela. Ea aurrerantzean hemen izan duzuen jatortasunak zuekin jarraitzen duen. Bakoitzak hartuko duen ibilbidean suerterik onean opa dizuegu Anoetako Herri Ikastola osatzen dugun guztiok.

Argazkiak ikusteko hemen klikatu

Bideo ikusteko hemen klikatu

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez