Skip to main content

Hizki-marrazki sari banaketa

Ekainaren 11n, ostiralean, egin dugu Hizki-marrazki sari banaketa eta egitarau oparoa izan dugu. Iaz Covid-19ak eraginda, sari banaketa udaletxean egin zuten publikorik gabe, baina aurten ohiko moduan ospatu ahal izan dugu, beti ere jende pilaketak ekidinez eta segurtasun neurriak errespetatuz. Lehenik HH eta LH1ekoen txanda izan da. Auditoriumean izan dira Kontukantoi taldearen ipuin kontaketak entzuten, bi txandatan. Ondoren LHkoen sari banaketa izan da kiroldegian. Bertan, ipuin kontaketa ilustratua, Udal ordezkarien hitzak, sarituei zuzendutako galderak, etab. izan dira. Goizari amaiera emateko, DBHkoen sari banaketa ospatu dugu egitarau berbera mantenduz. Sarituen lanak biltzen dituzten liburuxkak ere banatu ditugu ikasleen artean.

Zorionak guztiei!

Argazkiak ikusi

  

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez