Skip to main content

DBH4koek gure aurreko mendea gogora ekarri dute

Memoria historikoa da DBH4ko ikasleek Gizarte gaiaren barruan aste honetan Ikastolako LH eta DBH etapetan landu dutena. Gure aurrekoek zein lana egiten zituzten, denbora librea nola pasatzen zuten, emakumearen rola zein zen, ... izan dira erakusketa moduan antolatu eta beraiek emandako argibideen bitartez ikasle eta irakasleekin konpartitu dituztenak. Oso esperientzia interesgarria izan da denontzat. Zorionak irakasle eta ikasleei!!!

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez