Skip to main content

Sendabelarren erakusketa

Azken aste hauetan, Baratze Tailerra I-eko ikasleak ikastolako zelaian aurki daitezkeen sendabelarren inguruko ikerketa txiki bat egiten aritu dira. Lanketaren emaitza erakusketa moduan ikusgai jarri dute ikastolako borobilean maiatzak 24etik ekainaren 7a arte. Ea inguru hurbila ezagutzeak, begirunez eta errespetuz zaintzera animatzen gaituen!

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez