Skip to main content

Zibersegurtasunaren gaia landu dute guraso eskolan

Interneta, sare sozialak eta konektaturiko beste zerbitzu eta teknologiak erabiltzean, haur, gazte eta nerabeek aurki ditzaketen arrisku-egoerei aurre egiten laguntzeko prebentzio neurri, erabilera-ohiturak eta onurak elkar-aztertzeko, eta honen inguruko zalantzak argitzeko helburuarekin antolatu dute hitzaldia familientzat.

Emailea Igor Gaminde izan da, Basque Cybersecurity Centre-ko formatzailea eta teknikaria, eta hauek dira hitzaldian jorratutako gai nagusiak:

  • Segurtasuna Interneten
  • Zibersegurtasuna bideojokoetan 
  • Neurrigabeko erabileraren prebentzioa eta kontrola.

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez