Skip to main content

DBH4ko ikasleak hurrengo ikasturteei begira

Gure DBH4ko ikasleak, bere azkeneko ikasturtea bukatu baino lehenago, beren guraso eta tutore / orientatzailearen laguntzarekin hurrengo urteetarako asmo eta erabakiak hartzen hasten dira. Hemen ekimen horri ORIENTAZIOa deitzen diogu. Hasieran gelan bertan autoezagutza programa bat burutzen dute eta ondoren aukera posibleen informazio ezberdinak jasotzen dituzte nagusiki, bukaeran datorren ikasturteko erabakiarekin bukatuz. Hemen duzue ekintza nagusien kronograma:

  • Aukera egin behar dut programaren lanketa urtarrila- otsailaren zehar.
  • Tutoreek gidatutako gurasoekin bilera martxoaren 30ean.
  • Laskorain Ikastolaren eskutik, Batxilergoaren aurkezpena apirilaren 13an.
  • Ikasle ohiekin elkarrizketa apirilaren 20a.
  • Tolosako Lanbide Heziketaren bisita apirilaren 23an.
  • Inmakulada Ikastolari bisita apirilaren 23an.
  • Ikastolen Elkarteko Lanbide Heziketaren aurkezpena apirilaren 27an.
  • Irakasle taldearen Aholku Orientatzailea maiatzaren 25-26an.

 

 

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez