Skip to main content

"Musikariak ikastetxean" ekimenean parte hartu dugu

"Musikariak Ikastetxean" ekimenean DBH3. mailako ikasleek hartu dute parte. Guri esleitutako musikaria Donibane Lohitzuneko Tristtan Mourguy izan zen. Musika irakasgaiaren barruan kokatuta ordu tĀ“erdiko emanaldia bete zuen. Musikariaren hainbat abesti entzuteaz gain, berak nola sortzen dituen abestiak azaldu zien ikaslei. Horiek ere aukera izan zuten beraiek prestatutako galderak plazaratzeko. Emanaldiak oso toki aproposa izan zuela ekintza honetarako ere aipatu nahi da, Anoetako Auditorioa hain zuzen ere. Ea musikariren bati sena piztu zaion!!!

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez