Skip to main content

Araztegiaren zeregina Ikastolara ekarri dugu

Fisika eta Kimikaren irakasgaiaren barruan DBH3ko ikasleek aste honetan Artelatza Ingurumen Zerbitzutik teknikari baten bisita izan dute araztegien funtzionamendua azaltzeko. Ohikoa izan da Gipuzkoako Kontsorzioaren bitartez, aurreko ikasturteetan bertatik bertara araztegietan ematen den prozesua ezagutzeko. Tamalez, ikasturte honetan modu horretan ezinezkoa denez, bertaratu dugu aditua Ikastolara. Ikasleek hiri eta  industrietan sortutako  ur-zikinak tratatzeko prozesuaz eta norberaren eskuan ere badagoela uren zaintzaz jabetuarazi nahi izan diegu.

 

 

Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez
Euskara
Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.