Skip to main content

Gestio Batzordearen berrikuntza

Atzo, martxoak 17, hilabete honetako Gestio Batzordearen bilera izan genuen. Guraso ordezkariek eta zuzendaritzako kideek hartu zuten parte betiko moduan. Familien ordezkarien artean baziren hainbat geletako ordezkari berriak, urtero gurasoen presentzia erdia  batzordean aldatzen baita. Zaharrek eta berriek elkarri aurkeztu eta gero bilerari ekin zitzaion aldez aurretik zegoen gai ordenari jarraituz. Hemen duzue zerrendatuta zein mailetan egin diren gurasoen ordezkarien aldaketak: 2 urteko gela, HH2, LH1,LH3, LH5, DBH1 eta DBH3. Lerro hauetatik eskerrak eman azaldutako borondateari eta zorterik onena izan dezaten bertan izango diren bi urte horietan. Animo!!!

Elkarlana

Azken ikasturtean zehar, Eskola Kirolaren inguruan hainbat zalantza eta eztabaida sortu dira, eta horrek aukera eman digu orain arteko eredua aztertu eta etorkizunera begirako erronkak identifikatzeko.

Bizikidetza
LH eta DBHko ikasle eta irakasleek, ikasturteari gogotsu heltzeko, denen arteko harremanak sendotzeko dinamikak eta irteerak burutu ditugu
Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.