Skip to main content

Hasi da Korrika!

Covid-19ak eraginda, aurten ez da Korrikarik antolatu, baina Ikastolan ekimen txiki bat egin dugu Korrikarekin gogoratzen garela adierazteko. Gaur goizean hasita, lekukoa gelaz gela pasatzen joango dira LH1etik DBH4ra bitarte. Gela bakoitzak euskararekin edo Korrikarekin lotutako mezu bat idatzi eta kutxan sartuko du, ondoren hurrengo gelakoei pasatzeko.

Horrez gain, eguerdiko 15:00etan ikasleak gelara sartu aurretik Korrikako abestiak jarriko ditugu bozgorailuetatik eta ostegunean Euskara Elkarteko ikasleek antolatuta "Korrikahoot" lehiaketa egingo dute LH3tik gorako ikasleek.

Tipi-tapa, tipi-tapa... KORRIKA!!!

Korrikari eman diogun hasiera xumea ikusteko, sartu hemen.

 

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez