Skip to main content

"Sexigentziak" eta aholkularitza saioak

Martxoaren 1ean, astelehenean, DBH4ko ikasleek "Sexigentziak" antzerki emanaldia ikusi zuten Mikelasagasti auditorioan. Landutako helburuak honakoak izan dira: desioak, nahiak eta bikote harremanen inguruko gaiak era positibo batean lantzea, gazteei gai hauen inguruko interesa piztea eta hitz egiteko beharrari erantzutea, gizartean dauden rol eta estereotipoak, maitasun erromantikoaren eredua… zalantzan jartzea, etab.

Horrez gain, DBH3 eta 4ko ikasleek aholkularitza zerbitzu bat ere izan dute euren eskura, banaka edo binaka jasotzeko aukerarekin.

 

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez