Skip to main content

IRATXULO Euskara Taldeko kidea DBH3koekin

Aste honetan gure ikasle ohia den Ane Urkolak bisita egin zien DBH3ko ikasleei. Horiek soziolinguistikako gaia ari dira lantzen ebaluazio honetan eta Anoeta herrian dagoen IRATXULO kideak taldearen inguruko argibideak eman zizikigun: zergatik sortu den, zer dela eta izen hori, zer ekimen dituzten esku artean, ... Ikasleek, informazio hori burutu behar duten proiektuan txertatuko dute. Ikasleak motibatu behar ditugu euskararen erabileran eta zer egokiago herrian dagoen taldearen berri izatea baino. Animo eta egin diezaiogun putz EUSKARARI!!!

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez