Skip to main content

Euskararen erabileraren inguruko neurketak

Euskara Elkarteko ikasleek neurketetatik ateratako ondorioak azaldu zituzten asteartean LH5-6 eta DBHko geletan. Izan ere, urteak daramatzate Ikastolako eremuan hizkuntzaren erabileraren neurketak egiten, bai ikasle eta bai gurasoenak. Ikasturte honetan egin dituzten neurketek adierazten dutenez, azken 10 urteetan gaztelerako joera handia ikusten da ikasleen artean. Hain zuzen ere, 2010ean ikasleen %87k euskaraz hitz egiten zuen jolas orduan eta 2020an, aldiz, %73k. 

Gurasoen kasuan, aldiz, emaitzek kontrakoa erakusten dute, hau da, 2020an duela 10 urte baino guraso gehiagok hitz egiten dute euskaraz. Azkeneko neurketetan gurasoen %72k euskaraz hitz egin du eta duela 10 urte %38 ziren guraso euskaldunak. 

Ikastola osatzen dugun kide guztiok gara egoera honen erantzule eta Euskara Elkartetik garbi adierazi dute konpromisoa hartu dutela ikasturtean zehar euskara indartzeko ekintzak antolatzen jarraitzeko.

   

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez