Skip to main content

Sexune tailerra nerabeen gurasoentzat

Sexuen Ikerketa, Heziketa eta Aholkularitza egiteaz arduratzen den elkartea da Sexune, eta formazio integrala eskaintzen die Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoei. Otsailaren 22ko saioan nerabeen gurasoak izan ziren protagonistak eta honako gai hauek landu zituzten:

  • Seme-alaben sexualitatean kokatzea. Non dauden ulertzea. Nerabezaroaren ezaugarriak ezagutu/ulertu/enpatizatu.
  • Sexualitatea aberasten gaituen balore bat dela ulertzea.
  • Ikuspegi sexologikoaren inguruko zenbait ideia lantzea: intersexualitatea, kontinuoa.
  • Guraso bezela zein paper har dezaketen hausnartzea.
  • Heziketarako zenbait klabe ematea: kontzeptuak, jarrerak, komunikazioa.

Hurrengo saioa martxoaren 1ean izango da.

Elkarlana

Azken ikasturtean zehar, Eskola Kirolaren inguruan hainbat zalantza eta eztabaida sortu dira, eta horrek aukera eman digu orain arteko eredua aztertu eta etorkizunera begirako erronkak identifikatzeko.

Bizikidetza
LH eta DBHko ikasle eta irakasleek, ikasturteari gogotsu heltzeko, denen arteko harremanak sendotzeko dinamikak eta irteerak burutu ditugu
Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.