Skip to main content

Ikastolaren ordutegiaz galdetuko da

Anoetako Herri Ikastolak bere komunitateko kidei, egun ikasleek duten ordutegiari buruz galdetegia martxan jarriko du. Azkeneko ikasturte hauetan gaiak izan du bere tokia Ikastolaren gune ezberdinetan eta azken honetan hain zuzen ere batzorde bat eratzea eta gaiari heltzea erabaki da. Batzordeak begi onez ikusi du galdetegia pasatzea eta hori da ondorengo astean, otsailaren 22tik martxoaren 1a arte, ikasle, irakasle eta familiei pasako zaiena. Etapa ezberdinetako Ikuspuntuak jasoko dira eta Ikastolaren Gestio Batzordeak izango du zabalduko den prozesuaren bukaeran  ordutegian moldaketak egin ala ez egiteko eskumena. Erantzunez gain, administrazioaren arauak, gure ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren kalitatezko izaera eta barneko koordinazioa kontutan hartu beharreko aspektuak izango dira.

Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez
Euskara
Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.