Skip to main content

Eraldaketa saioak

Duela bi ikasturte Anoetako Herri Ikastolan hausnarketa saio batzuk egiten hasi ginen bertako langile, guraso eta ikasleekin. Saio horien helburua gure etorkizunaren inguruan hausnartzea zen eta orain, gogoeta horietatik abiatuta, eraldaketa prestatzen hasteko unea heldu da. Aste honetan bi saio izan ditugu Pedagogia Taldeak gidatuta eta guztion ekarpenak bildu ditugu etorkizuneko Ikastola hobe bat eraikitzen hasteko.

    

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez