Skip to main content

Aurtengo Santa Ageda ere ospatu dugu

Urtero bezala Anoetako Herri Ikastolan Santa Ageda bezepera ospatu nahi izan dugu. Horretarako kidetze ekimenak antolatu ditugu. Alde batetik , LH5eko ikasleak LHko behe mailetara joan ziren festaren nondik norakoak azaltzea eta elkarri koplak abestu zizkioten. DBH4ko Euskal Kulturako ikasleek, aldiz, DBHko etapetara jo eta Santa Agedaren ospakizunaren historia azaldu zien beren ikaskidei. Ekintzak balio izan zuen gurea den eguna gogoratzeko eta euskal kulturari errepasoa eta bultzada emateko.

Bideoa

 

Fitxategiak
Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez