Skip to main content

Guraso eskola

Urtarrilean nerabezaroaren inguruan egindako Jaume Funesen saioekin hasiera eman diogu guraso eskolari. Horrez gain, otsailean ere aukera ugari izango dira hainbat gairen inguruan sakontzen joateko, hala nola, otsailaren 9an zibersegurtasunari buruzko hitzaldia izango da Basque Cibersecurity Centre / Pantallas Amigas-en eskutik; otsailaren 22an eta martxoaren 1ean, nerabeen guasoentzako bideratutako Sexu Heziketari buruzko tailerra Sexunek gidatuta, eta bukatzeko, otsailaren 23an, seme-alabek covid-19 egoera nola bizi duten eta nola lagundu diezaiekegun egoera emozionala zaintzen aztertzeko saioa Nerea Mendizabalekin.

Eskaintza hau zuen interesekoa izango delakoan, animatu bertan parte hartzera!

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez