Skip to main content

Tonbolako sarituak

Gabonetan herriko hainbat komertziotan Ikastolaren aldeko tonbola jarri zuten. Dagoeneko Juanjo harategian hiru sari banatu dituzte eta ikasturtean zehar tonbolak bete ahala sari gehiago banatuko dira herriko dendetan gastatu ahal izateko. Beraz, animatu eta parte hartu!

Ikastolatik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu tonbola antolatzen lagundu diguten herriko dendariei eta, nola ez, bertan parte hartzera animatu diren herritarrei. Eskerrik asko!

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez