Skip to main content

Ikasle kontseilua

Badira urte batzuk Ikastolan Ikasle kontseilua martxan jarri genuela eta aurten ere jarraipena emango diogu. Taldea DBHko gela bakoitzeko ikasle ordezkariek, DBHko etapa koordinatzaileak eta Pedagogia arduradunak osatzen dute eta hainbat bilera egiten dituzte ikasturtean zehar. Azkena aste honetan bertan izan dute eta Ikastolaren funtzionamenduaren inguruko erabakiak hartu dituzte, beti ere ikasleen interesak eta komunitatearen ongizatea lehentasun hartuta.

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez