Skip to main content

DBH3ko ikasleok elkarlanean Ikastolako hormirudia sortu dute

DBH3ko kasleak izan dira elkarlanean eta margotzeko teknikak erabilita Ikastolaren ondoan dagoen Auditorioko pareta margotu dutenak. Ikertze taldearen gidaritzapean eta Anoetako Udalaren iniziatibaz, gure ikasleak zerotik abitu dira eta gai izan dira hormirudia txukun eta modu ikusgarrian amaitzeko.

Horretarako artista batzuen ezinbesteko laguntza izan dute: Arantxa Orbegozo, Eider Epelde eta Nerea Linazasoro. Arlo artistikoak bere garrantzia izateaz aparte, taldean aritzea elkarbizitza sustatuz ere azpimarratu behar da. Ikasleak eta artistak zoriondu lan bikaina egin baitute.

Argazkien bilduma hemen 

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez