Skip to main content

COVID dela eta diru-laguntzak ate joka ditugu

 

Prentsan irakurriko zenuten bezala azaroaren 24an izandako Gobernu Kontseiluan onartuak izan ziren COVID 19ari aurre egiteko laguntza bereziak  itunpeko sarerako.Garbitasunerako, langileen ordezkapenetarako, IKT baliabideetarako eta pandemia egoerak ekarri dituen lan gehigarriei heltzeko baliabide pertsonaletarako izango da jasoko dugun diru-laguntza.Diru-laguntza honek barne antolaketan zenbait aldaketa egiteko aukera emango digu, covid-19ak eta pandemiak Ikastolan eragin dituen beharrei hobeto erantzun ahal izateko. 

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez