Skip to main content

Anoetako Herri ikastola emakumeenganako indarkeria sexistaren aurka

Aste honetako asteazkenenean, hilak 25, ehunka herritar atera ziren kalera, emakumeenganako indarkeria gaitzestera. Herri honetako eragile soziala garen neurrian eta berdintasunean hezteko konpromisoari eutsiz, DBH eta LHko ikasleek modu sinbolikoan bada ere, Ikastolako hainbat leihotan plastiko moreak erantsi zituzten bat egiteko aldarrikapenarekin. Denon borroka dugu, dudarik gabe!!!

 

 

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez