Skip to main content

Simulakroa LH5-6 eta DBHn

Aste honetan DBH osoan eta LH 5-6n simulakroa egin dugu, konfinamendu egoera etorriko balitz protokoloak eta egiteko moduak testatzeko. Bide horretan, Blinklearning eta Alexia Classroom plataformak erabili ditugu ikasleei zereginak bidali eta jasotzeko. Astean zehar balorazioak egin ditugu, bai ikasleekin eta baita irakasleekin ere, eta balorazioetatik hobekuntzak proposatu nahi ditugu.

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez