Skip to main content

Guraso Eskola bi Ikastolentzat

Aste honetan, Anoeta eta Irurako ikastolen lankidetzan oinarrituta, 2020-21 Guraso Eskolari hasiera eman zaio. Komunikazio Ez Bortitzak hartuko du tokia Nerea Mendizabalen eskutik. Azkeneko hamarkada honetan eskola eta familiaren arteko harremanetan lantzen ari da etengabe. Komunikazio ez Bortitzak enpatiaz entzuteko gaitasuna lantzen du, norberaren ete bestearen beharrak nola interaktuatzen duten azalduz. Ikasturtean zehar beste bi saio aurreikusten dira.

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez