Skip to main content

Kalejirak izango dira HHn

Ikasturte  honetan beste ekimen bat martxan jarri nahi izan dugu Ikastolan. Egoera berezi eta arraroa bizitzea tokatu zaigun honetan, alaitasuna eta irriparrari tokia egin nahi izan diogu. Horretarako Ikastolako bi irakasleen laguntzarekin, hamabost egunez behin HHn kalejira modukoak antolatuko ditugu. Hogei minutuko saioak izango dira gelan bertan. Ea denok ondo pasatzen dugun!!!  

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez