Skip to main content

Badator Euskaraldia

Anoetako Herri Ikastolak izena eman du Euskaraldian Arigune bezala, eta giroa alaitzen hasteko hainbat ekintza egin ditugu aste honetan. Batetik, Ikastolako langile guztiok argazkia atera dugu ekitaldiari gure atxikimendua erakutsiz. Bestetik, ikasle eta irakasle guztion artean Euskaraldiako abestiarekin bideoklip bat ere osatu dugu. 

Argazkiak ikusteko, sartu hemen.

Izen-emate epea zabalik dago azaroaren 19 arte. Animatu parte hartzera! https://euskaraldia.eus/

Aurten... gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez