Skip to main content

KIVA EGUNA ANOETAKO HERRI IKASTOLAN

Aurten egoera berezia dela eta, KiVa eguna elkarrekin baina elkartu gabe ospatu dugu. Aurreko ostegunean, tutoretza saioetan ateratako ondorioekin osatutako bideoa ikusi dugu. Bertan, geletako LH1etik DBH2ko ikasleen ordezkariak  ikusi ditugu. Gogoratu nahi dizuegu, aurten ere bidelagun izango gaituzuela. Gaizki pasatzen ari bazara edota norbait gaizki pasatzen ari dela uste baduzu jarri harremanetan tutore, irakasle edo KiVa ordezkariren batekin. Horretarako e-posta, KiVa postontzia edo zuzenean guregana etorri.

Gure esku dagoen guztia egingo dugu zure egoera hobetu dadin.

Hemen bideoa

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez