Skip to main content

Ikasle kontseilua berriro ere martxan da

DBHko ikasle ordezkariek, arduradun pegagogikoa eta etapako koordinatzailea aste honetako ostegun arratsaldean gauzatu zuten zuten 2020-21 ikasturteko Ikasle Kontseiluko lehenengo bilera. Aurreko ikasturtean izandako konfinamenduak izan zuen tokirik gehiena. Ikasleen ikuspuntutik bizitutakoak plazaratu zituzten eta bide batez, hurrengo baterako hobetu edo aldatzeko jokamolde batzuk azpimarratu ziren. Ikasleen partehartzea beti da azapimarratzekoa eta baita txalotzekoa ere.

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez