Skip to main content

Seaskako egutegiak salgai

Euskal Herri guztian saltzen dituzten egutegiekin, beren egoera ekonomikoaren gora-beherei aurre egiten diete eta aurten ere, Anoetako Herri Ikastolatik ahalegin berezia egin nahi dugu Iparraldeko Ikastolei laguntzeko, euskara hizkuntza ofiziala ez den lurraldeetako Ikastolen egoera ez baita batere erraza.

Egutegi bakoitzaren salneurria 4€-koa da eta eskaera Ikastolan bertan bideratu daiteke azaroaren 2ra arte. Aurtengo egutegiaren orriak, Zuberoko Eliane Heguiaphal artistak bere argazkiekin apaindu ditu. 

Euskalzale bat, egutegi bat!

Ekintza
Gure ikasleak izan diren bi kirolarien bisita izan dugu Ikastolan: Ane Sanchez arraunlaria eta John Cabang 110 metro hesiko korrikalariarenak
Bizikidetza
Jolasaren bitartez, Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute LH5eko ikasleek
Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan