Skip to main content

Jangela zerbitzua berriro ere gurekin da

Ikasturte berri honetarako jangela zerbitzuaren nondik norakoak ere aztergai izan ditugu. IKASTOLAK zerbitzuarekin jarraitu nahi izan duelako hasieratik  AIBAK enpresarekin batera jarraibideak eta protokoloak argitzeko, interesa azaldutako guraso eta irakasleekin bilera antolatu zen astelehenean, irailak 14. Bertako gerenteak kontutan hartu dituzten neurrien berri eman zuen eta menuen inguruko azalpenak ere bai. Dagoeneko zerbitzua martxan dugu. On egin guztioi!!!

Bizikidetza
Egunean zehar hainbat ekimen aurrera eraman dira Ikastolan: genero-indarkeriaren iceberga, murala, ipuin irakurketa eta hausnarketa, testigantzen dinamika, ziberkontrolaren egoera Whatsappetan, ...
Bizikidetza
Anoetako Herri Ikastolako Patio Dinamizazio Taldeak Lehenengo Toka Txapelketa jarri du martxan! Bertan LH eta DBHko ikasleek parte hartzeko aukera dute
Bizikidetza
Ez-desiratutako bakardadea erreportaiak lortu du aukeratua izatea. Horren egilea Eneko Collazo ikasle ohia da