Skip to main content

DBH4ko ikasleak izan ziren protagonista atzoko agurrean

Ekainaren 21a aukeratu genuen Anoetako Herri ikastolako DBH4ko ikasle eta gurasoei merezitako agurra eskaintzeko. Sorpresaz beteriko goiza izan zen, duduarik gabe: Ikastolako zuzendariak ireki zuen ekitaldia bertan emandako urte guztietan izandako jarrera goraipatuz; ikasle ordezkaritzak intxaurrondoa landatu zuen Ikastolaren eremuan; gurasoen eskertza bertsoen bitartez; ikasleei errespetuzko agurra; ikasleen ibilbidea mimoz egindako argazki bildumaren bitartez; ikasleek eta iraskaleek elkarri egindako aitortza pertsonalizatu eta bukatzeko mokadutxoa dastatzekoa aukera. Ikasle, guraso eta irakasleen artean ereindako haziak bere fruituak ematengo dtuela aurrerantzean ziru gara eta  hori da ikasleei opa dieguna bihotz- bihotzez.

Egunaren argazkiak

Egunaren bideoa

DBH4koen ibilbidea

 

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .