Skip to main content

Ikastolaren geroa irudikatzeko goiza

Aurreko astelehenean, hilak 18, Anoetako Herri Ikastolako irakasleok ondorengo urteetako ardatz nagusiak irudikatu nahian goiza Orexako ostatuan eman genuen . Badira urte batzuk Konfiantzaren Pedagogian murgilduta gaudela eta horrekiko koherenteak izan nahian hainbat urrats eman ditugu. Gureak ez du akaberarik eta hezkuntza zerbait bada, kontsentsuaren isla badela uste dugu. Aste honetan Ikastolako maila ezberdinetako irakasleok irakasteko modua konpartitu nahi izan dugu saio horren bitartez. Aurrerantzean erabakiak hartu beharko ditugu eta horien sozializaziorako aukera paregabea izan genuen.

  

  

  

 

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .