Skip to main content

Araba Euskaraz

Igande honetan Araba Euskaraz ospatu behar zuten Amurrion, euskaltzaleon topagunea, euskal kulturarako plaza... gozatzeko eguna, alegia. Hori gogoan izanik, ekitaldi berezi bat prestatu dute eta guztiok disfrutatzeko moduan zabalduko dute.

Igandean, goizeko 11:00etan, zaudeten lekuan zaudetela, ziurtatu Interneteko konexioa duzuela eta telefonoa, ordenagailua edo tabletaren bidez konekta zaitezte honako helbide hau erabiliz: https://labur.eus/darabagu

 

Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote
Euskara
Gure ikasleek, EuskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta diasporako gazteak uztailan zehar oinez eta euskaraz biltzen dituen hilebeteko espedizioa ezagutu dute