Skip to main content

Ikastola komunitatearentzat hizketaldiak

Ikastolen Elkarteak Ikastolako Komunitatearentzat (irakasle, familia,...) hizketaldi batzuk antolatu ditu hurrengo hamabostaldirako. Hizkeltaldiaren gaiaren arabera, aditu hauek izango dira hizlari: Nerea Mendizabal, Alvaro Beñaran, Rakel Gamito eta Donna Apellaniz. Besteak beste, segurtasun digitala, errespetuzko komunikazioa, emozioak edo mugimendua eta jolasa izango dira landuko dituzten gaiak. Hitzaldiak maiatzak 25, 27 eta 28an eta ekainak 1, 2 eta 3an izango dira. Denak arratsaldeko 18:00etan. Adin tarte ezberdinei erantzun nahian, hauen beharren araberako proposamen bat osatu dute.

Euskara
Ikastolako hainbat kide aurtengo jardunaldietan izan dira. Bertan, Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak aztertu dira
Ekintza
Anoetako ikasleek Lasarte-Oriako Xumela koruaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian parte hartu eta Josu Txapartegi omendu zuten joan den igandean.
Euskara
“Hizkuntza lidergoa ikastetxean”an izan da aurtengo ekimenaren leloa. Aste honetan izan da saioa, azaroaren 12an, Gasteizko Jesus Guridi musika konserbatorioan