Skip to main content

IKASTOLA aldizkariko 238. alea digitalki zabaldu da

Ohi ez bezalako zenbakia ere bada, monografikoa baita; gai bakarra hautatu dute gure bizitzak zeharo aldatu dituen pandemia honek ikastolen komunitatean nola eragin digun, beroni aurre egiteko zer bide egin dugun eta aurrera begira zer egingo dugun jorratzeko. IKASTOLA aldizkariaren zenbaki honetarako Aritz Trueba ilustratzaileak egindako marrazkiak erabili dituzte azala eta barneko orrialde zenbait irudiz hornitzeko.

Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote
Euskara
Gure ikasleek, EuskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta diasporako gazteak uztailan zehar oinez eta euskaraz biltzen dituen hilebeteko espedizioa ezagutu dute