Skip to main content

Sexuneko formazioaren bigarren saioa, telematikoa

DBHko familientzako Sexuneko formazioaren lehenengo saioan, Sexologiak eskaintzen dituen ikuspegiaren inguruko zertzelada batzuk landu zituzten eta pendiente geratu zen guraso/hezitzaile bezela zer eta nola egin dezakegun gure nerabeekin. Beraz, bigarren saio honetan ondorengo edukiak landuko dituzte: Zein paper jokatzen dugu guk guraso bezala? Zer egin dezakegu gure seme-alaben heziketa sexualaren inguruan? Zein material erabil ditzakegu? Lehen saioan gurasoek planteatu zituzten galderen inguruan aritzeko aukera ere izango da.

Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .
Euskara
Telefono kabina berreskuratu eta Ikastolaren patioan kokatuta, bertan euskaraz idatzitako liburuak ikasle eta herritarren eskura jarri dira