Skip to main content

DBH4ko ikasle eta familientzako orientazio saioak

Anoetako Herri Ikastolaren dinamikak ez du etenik eta DBH4ko ikasle eta familientzako TUTORIZAZIOAk ezta ere. Datorren ikasturterako ikasle horiek egin beharreko aurrematrikulak, matrikulak eta abar ate joka ditugu eta prozesu horretan laguntzeko gure betiko jarduera moldatu eta lanean jarri gara dagoeneko. Ikasle bakoitzak programa bat lantzen ari da bere gustuak, gaitasunak, bere alderdi indartsuenak, kalifikazioak... aurkitu eta finkatu nahian. Ondoren, Batxilergo eta Lanbide Heziketarako aukeren inguruan informazioa zabalduko zaie, ikasle ohien esperientzia zuzenekin lagunduta. Familiek (seme-alabak eta gurasoak) honen berri badute, programa berezia helerazi baitzaie eta edozein momentutan tutorearekin modu digitalean, telefonoz, e-mailez aritzeko aukera beti izango dutela jakitun dira. Ikasturte honetan baliabide digitalak ordezkatuko du orain arten aurrez-aurekoak izan diren bilera eta azalpen guztiak. Ea denok elkarrekin gai garen gure ikasleei ahalik eta modu eraginkorrenean laguntzeko datozen ikasturteetan eroso sentitu daitezen!!!

Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina badu prozesu horretan eta bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko
Ekintza
Familiek ikastetxearen pedagogia-lerroa zuzenean ezagutzeko unea izan dute. Seme-alabek gelan zer, nola eta zergatik aurrera eramaten dituzten proiektuak konpartitu da bertan izandakoekin
Ekintza
Gure ikasleak izan diren bi kirolarien bisita izan dugu Ikastolan: Ane Sanchez arraunlaria eta John Cabang 110 metro hesiko korrikalariarenak