Skip to main content

Sexualitatearen inguruko formazioa gurasoentzat

Anoeta eta Irurako 12-16 urte bitarteko gaztetxoen gurasoek bi formazio saio izango dituzte SEXUNEren eskutik. Egunerokotasunean sortzen diren kezka edo zalantzak lantzeko aukera izango da saio horietan. Horrekin batera, aholkularitza pertsonalizatua izateko aukera ere egongo da.

Formazioaren helburu nagusiak honakoak dira:

1.Sexualitatea aberasten gaituen balore bat dela ikusi.

2.Seme-alaben, sexu-ezaugarri orokorrak ezagutu.

3.Heziketarako klabeak eskuratu: kontzeptuak, jarrerak eta komunikazioa.

4.Hainbat kontzeptu eta gai: Identitate anitzak, desiraren orientazioa, erotika, errespetuzko harremanak, ardurak eta eskubideak, potentzialak versus estereotipoak, pornografia…

Saioak martxoaren 9 eta 16an izango dira, Anotako Herri Ikastolan, 17:00etatik 19:00etara.

Izen emateko epea: martxoaren 6a, ostirala.  

Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .
Euskara
Telefono kabina berreskuratu eta Ikastolaren patioan kokatuta, bertan euskaraz idatzitako liburuak ikasle eta herritarren eskura jarri dira