Skip to main content

Jangela garaian Azukrearen Tailerra

Jangelako zerbitzua ematen digun AIBAK enpresak “Ekin food” izeneko proiektua garatzen du eskola jangeletan. Honen barruan hainbat ekintza eramaten ari da aurrera, jangela orduetan burutzen dituen tailerrak, esaterako.

Martxoaren 3an, ikasturte honetako bigarren tailerra gauzatu zuten, Azukrearen tailerra, hain zuzen ere. Ekinfood proiektuko zuzendaria den Haizea Sanz izango zen tailer hau gidatu zuena.

Egun horretan etxeko postre berezia izan zuten jangelako menuan, fruta eta esnekiz egindako azukre gabeko irabiatua.

 

 

Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .
Euskara
Telefono kabina berreskuratu eta Ikastolaren patioan kokatuta, bertan euskaraz idatzitako liburuak ikasle eta herritarren eskura jarri dira